Itxi

EITB TALDEA

A25

EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

EITB Media

EITBren hedabideek arreta emango diote gaiari, arazoari erdigunera eraman eta indarkeria matxista salatzeko helburuarekin. Horrekin batera, #EKIN_Transformazioa ekimeneko bideoa zabaldu du EITBk, negazionismoari aurka egiteko.

  • Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

    Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

EITBk eta EITBren hedabideek bat egingo dute A25arekin, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Han-hemen antolatutako ekimen berezien berri emango dute albistegi saioetan. Halaber, gaia patxada handiagoz lantzeko tartea hartuko dute telebista zein irratiko programetan. Modu horretan, EITBk arazoari ikusgarritasuna emateko ardura hartu du beste behin.

 

Horrekin batera, gizarte transformazioa sustatu nahi duen #ekin ekimenaren barruan, negazionismoari aurka egiteko kanpaina zabaldu du EITBk. Mitoen aurrean, datuak ematearen garrantzia azpimarratzea du helburu.

 

Bestalde, azaroaren 25ean, mundu osoan emakumeek pairatzen duten indarkeria salatzeko egunarekin bat egiten duen irudia jarriko da Bilboko egoitzako kanpoaldeko pantailan, eta puntu morea, berriz, telebistan eta irratietako zein webguneko irudietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea