Itxi

EITB TALDEA

GUAU

EITBk koproduzitutako "Se llamaba como yo"k podcastak Ondas saria jaso du

Isabel Cadenas egileak jaso du golardoa, Maite Goñi EITB Mediaren Irrati eta Audio zuzendariarekin batera. Bertan izan da, halaber, EITBren parte hartzen duen podcastean kontatzen den historiaren protagonista: Begoña Urroz.

  • Maite Goñi, Isabel Cadenas, Maite Larburu eta Begoña Urroz Ondas Sarietan

    Maite Goñi, Isabel Cadenas, Maite Larburu eta Begoña Urroz Ondas Sarietan

Aurtengo Ondas sarien banaketa ekitaldia egin da asteazken honetan (azaroak 26), Bartzelonako Teatre del Liceun. Bertan, podcast onenaren saria jaso du EITBren  partaidetza duen eta GUAU audio plataforman entzungai dagoen Isabel Cadenasen "Se llamaba como yo" podcast sortak. Egileak berak jaso du saria eta alboan izan ditu Maite Goñi EITB Mediaren Irrati eta Audio zuzendaria eta podcastean kontatzen duen historiaren protagonista: Begoña Urroz.

Podcastak, oinarrian, ahizparen izena hartu zuen emakume baten istorioa kontatzen du. Ahizpa bera jaio baino bi urte lehenago hil zen, bonba baten ondorioz, Amarako geltokian, Donostian. Isiltasun baten istorioa da: neskato haren dolua ezkutuan bizi izan zuen familia batena. Isiltasun astun bat, egunerokoa, eta ikerketa, ezinezkoa zirudien garaian. Eta, berrogeita hamar urte geroago, isiltasuna apurtzera etorri zen zarataren istorioa ere bada. Eta herrialde oso batentzat izan zuen esanahia ere azaltzen du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea