EITB TALDEA
Telebista plataforma berria
Badator ETB ON, EITBren telebista plataforma digital berria
EITB
EITB Nahieranek ETB ONi lekua utziko dio laster. EITBren etorkizuneko telebista digitaleko zerbitzuak teknologia berri bat, zuzenekoen eskaintzarik handiena eta EITB Taldearen eduki onenak bilduko ditu.
-
ETB ON, EITBren telebista plataforma digital berria
EITB Nahieraren lekua hartuko du laster ETB ONek. Egon adi!
EITBren etorkizuneko telebista digitala da ETB ON, eta abenduaren erdialdean izango da eskuragai. Teknologia berri bat, zuzenekoen eskaintzarik handiena eta EITB Taldearen eduki onenak bilduko ditu. ETB ON kontsumo eredu berrietara ekoitzera bideratuta dago. EITB Nahieran plataforma birformulatu nahi izan du EITBk, ETB ON etorkizuneko telebista digitala bilaka dadin.
ETB ONek denetariko aukera-sorta zabala eta askotarikoa eskainiko du, tartean, ETBren historiako (fikzioak eta saiorik onenak) eta gure historiako (kultura, dokumental, bilduma) eduki onenen aukeraketa.
Halaber, zuzeneko emanaldiak ETB ONen apustu nagusienetakoak dira. EITBren zuzeneko guztiak ez ezik, euskal ekitaldi sozial garrantzitsu eta berezienak ikusteko aukera izango da. Kirola EITBren bereizgarrienetako bat den aldetik, ETB ONek kirol eskaintza indartuko du, asteburuko kirol-emankizunen askotariko leihoez osatutako pantaila aurkeztuz. Bertan, gainera, maila profesionalez kanpoko Euskadiko kirol guztiek bere leihoa izango dute. Kalitatezko entretenimendua eta aktualitatea dira osagai nagusiak.
Aurrerantzean, halaber, EITBko irratiak eta irratietako eduki guztiak GUAU audio plataforman topatu ahal izango dira.
ETB ON nola eskuratu
Abenduaren erdialdetik aurrera, gailu mugikorretan EITB Nahieran eguneratu eta ETB ON bilakatuko da. Halaber, Google Play dendan eta App Store dendan eskura egongo da aplikazioa, baita www.etbon.eus helbidean ere.
Beste gailu batzuetan ere izango da eskuragarri: Chromecast gailuetan, Android TVra cast eginez, eta Hbbtv 1.4.1 bertsioa eta hurrengoak dituzten gailuetan, ETBko kanaletan botoi gorria sakatuta.
Smart TV hauetan ere izango da eskuragai, abenduaren erdialdetik aurrera: Android TVn (7. bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan, Google Play dendan deskargatuta) eta Fire TVn (FireOS 5etik aurrera, Amazon Storen). Halaber, hurrengo hilabeteetan iritsiko da Apple TV eta Samsung, LG eta Hisense telebistetara.
Edozein zalantza edo galdera argitzeko, EITB Arreta Zerbitzura jo edo 900 112 525 telefonora deitu.
Ikus-entzunezko edukiak kontsumo digitalera egokitzeko EITBk abian jarritako proiektuei buruzko informazio guztia, hemen.

