Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBren irrati-taldeak 348.000 entzuleko datu deigarriarekin itxi du urtea, EGMren arabera

EITB

EITBren irrati-taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) 348.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin-esparruan, Estudio General de Mediosek asteazken honetan, abenduak 10, berri eman duenez.

  • EITBko irratiak

    EITBko irratiak

EITBren irrati-taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) datu deigarriarekin itxi du urtea, EGMren arabera: 348.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin-esparruan, Estudio General de Mediosek asteazken honetan, abenduak 10, aditzera eman duenez.

Radio Euskadik nabarmen egin du gora hirugarren neurtaldian aurrekoarekin alderatuta: 154.000 entzule ditu, eta 23.000 entzule irabazi ditu urteko azken neurtaldian. Radio Vitoriak, EITBren arabako irratiak, berriz, 18.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera, EGMren arabera, eta urtea 30.000 entzulerekin itxi du.

Halaber, Euskadi Irratiak 86.000 entzuleko kopurua lortu du, uztailean baino 5.000 gehiago. Gainera, 95.000 entzule ditu, Euskadi Irratiak urte-itxierako batezbestekoan. Gazteak ere gora egin du, hirugarren neurtaldian 67.000 entzule eskuratu ditu eta, 23.000 entzule irabazita.

EITB Musikarekin, bestalde, 7.000 entzulek egiten dute bat, urteko batezbestekoan 19.000 entzule eskuratu ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea