Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBko irrati taldeak 348.000 entzuleko datu deigarriarekin itxi du urtea, EGMren arabera

EITB

EITBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) 348.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, asteazken honetan, abenduak 10, Estudio General de Mediosek aditzera eman duenez.

  • EITBko irratiak

    EITBko irratiak

EITBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), datu deigarriarekin itxi du urtea EGMren arabera: 348.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, asteazken honetan, abenduak 10, Estudio General de Mediosek aditzera eman duenez.

Radio Euskadik nabarmen egin du gora hirugarren neurtaldian aurrekoarekin alderatuta: 154.000 entzule ditu du eta 23.000 entzule irabazi ditu urteko azken neurtaldian. Radio Vitoriak, EITBko irrati arabarrak, berriz, 18.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera, EGMren arabera, eta urtea 30.000 entzulerekin itxi du.

Halaber, Euskadi Irratiak 86.000 entzule kopurua lortu du, uztailean baino 5.000 gehiago. Gainera, 95.000 entzule ditu, Euskadi Irratiak urtearen itxierako batez bestekoan. Gazteak ere gora egin du EGMren hirugarren neurtaldian 67.000 entzule eskuratuz, eta  23.000 entzule irabazita.

EITB Musikarekin, bestalde, 7.000 entzulek egiten dute bat eta urtearen bataz bestekoan 19.000 entzule eskuratu ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea