Itxi

EITB TALDEA

Euskal zinema

"La infiltrada" thriller saritu eta arrakastatsua estreinatu da PRIMERANen, euskaraz

EITB Media

Arantxa Echevarriak zuzendu eta EITBren partaidetza duen filmak agente gazte batek burutzen duen infiltrazio-operazio konplexua kontatzen du, tentsioa, arriskua eta gatazka pertsonala uztartuz.

  • Carolina Yuste eta Luis Tosar dira filmeko protagonistak

    Carolina Yuste eta Luis Tosar dira filmeko protagonistak

Gaurtik aurrera, PRIMERAN streaming plataforman ikusgai dugu, euskaraz, La infiltrada, Arantxa Echevarriak zuzendutako thrillerra. EITBren parte-hartzea duen filmak agente gazte batek burutzen duen infiltrazio-operazio konplexua kontatzen du, tentsioa, arriskua eta gatazka pertsonala uztartuz. Carolina Yuste eta Luis Tosar dira aktore nagusiak, eta haiekin batera ikusiko ditugu Nausicaa Bonnin, Víctor Clavijo, Iñigo Gastesi eta Diego Anido, besteak beste. 

Benetako gertakarietan oinarritutako lanak 1.240.000 ikusletik gora bildu zituen zinema-aretoetan 2024an, eta, Estatu mailan, bigarren film ikusiena izan zen. Gainera, bi Goya sari eskuratu zituen: film onena (ex aequo El 47rekin batera) eta emakumezko aktore nagusi onena, Carolina Yustek. Feroz eta Forqué sarietan ere hainbat izendapen lortu zituen.