EITB TALDEA
Eguneko saiorik ikusiena
Gatibuk agur arrakastatsua izan du EITBn
EITB
25 urteko ibilbideari agur esateko bizkaitar taldeak atzo Barakaldoko BEC!-en egin duen azken kontzertua 160.000 lagunek jarraitu dute, eta ETBko eguneko saiorik ikusiena izan da.
-
GATIBU taldeak eman zuen kontzertuaren une bat
EITBk sendo eusten dio Euskal Herriko kultur hitzordu garrantzitsuei zabalkundea emateko konpromisoari, eta larunbat honetan Gatibu taldeak Barakaldoko BEC!-en eman duen agur kontzertuak audientziaren erantzun zabala izan du. 160.000 lagunek jarraitu zuten kontzertua, baina beste datu nabarmenak ere utzi ditu: % 7,2ko audientzia-kuota izan zuen, % 12,3 euskaldunen artean, eta, Nafarroan, euskaldunen artean %25,8ko kuota. Halaber, ETB1ek % 5ko kuota izan zuen egun osoz, eta kontzertua eguneko saiorik ikusiena izan da ETBn.
Martxoan ETS taldearen kontzertuan bezala, EITBk 4K bereizmenean eman du larunbat honetako emanaldia, HBBTV bitartez (Internetera konektatutako telebista bateragarrietan). 4K Unitate Mugikorrak 18 kamerako seinalea eskaini du. Guztira 30 profesional baino gehiago aritu dira lanean, errealizazio, ekoizpen, teknikari eta argiztapen profesionalak batuta.

