Itxi

EITB TALDEA

'Kaixo 2026' zuzenean

Ilaski Serrano, Xabier Usabiaga, Sara Gandara eta África Baeta, kanpaien emanaldiaren aurkezleak, Gasteiztik

Euskal moda jantziko dute aurten ere aurkezleek. Eder Aurre, Getary eta Neu euskal diseinatzaileek sortuko dituzte jantziak. • Sorpresaz, liluraz eta ikusgarritasunez betetako gaua izango da. Musika ekitaldia, su artifizialak, dantza eta bertaratzen direnentzat.

  • Sara Gándara, África Baeta, Ilaski Serrano eta Xabier Usabiaga, 'Kaixo 2026' bereziaren aurkezleak.

    Sara Gándara, África Baeta, Ilaski Serrano eta Xabier Usabiaga, 'Kaixo 2026' bereziaren aurkezleak.

Gasteizko Plaza Berritik, ohi duen legez, agurtuko du urtea EITBk, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en. Aurten ere ospakizun handi eta jendetsua bilakatuko du EITBk Plaza Berria. Bertaratzen diren guztiekin, musikarekin, su artifizialekin eta hainbat sorpresarekin esango dio agur urteari eta emango dio berriari ongietorria. Aurten ere deia eta gonbita zabaldu nahi ditu EITBk: 23:00etatik aurrera, mahatsak eta kotilioi poltsatxoa banatuko ditu, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.

Aurkezleei dagokionez, ETB1en Ilaski Serrano eta Xabier Usabiagarekin egin ahal izango dugu topa. ETB2n, berriz, Africa Baetak eta Sara Gandarak emango diote ongietorria urte berriari agur ikus-entzule guztiekin batera. eitb.eus-en zuzenean eskainiko dira bi emanaldiak. 

Kanpaien ondoren, eta urteari hasiera behar bezala emateko, su artifizial izango ditugu; eta, hori gutxi balitz, bi euskal artista ezagunek musika ikuskizun bikain bat eskainiko digute, bihotzera heltzen den kantu famatu bat kantatuz.

Euskal diseinatzaileak arduratuko dira EITBko aurkezleak dotore janzteaz. Ilaski Serranok Getaryk berarentzat sortutako jantzia eramango du; eta Xabier Usabiagak, berriz, Neu etxekoa. Eder Aurre arduratuko da África Baetaren eta Sara Gandararen soinekoak sortzeaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gabonak
  • Telebista