Itxi

EITB TALDEA

Esperimentu dibertigarria

PRIMERAN plataformak "Spoiler Maitea" estreinatu du, gazteei zuzendutako 'speed dating' saio berria

EITB

Zer gertatuko litzateke lehen zitan gure aitortu gabeko egiak agertuko balira? Ostegun honetan, PRIMERANen estreinatu bezperan, EITBk aurkezpen berezia antolatu du Bilboko Bilborock aretoan.

  • "Spoiler Maitea"

    "Spoiler Maitea"

Euskal Herriko 50 gaztek bat egin dute esperimenturik dibertigarrienean: bata-bestearen ezkutuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute "speed dating" batean. 10 minutu izango dituzte elkar ezagutzeko eta, spoilerrak gustukoak ez direnean, botoia sakatu eta parekoa kanporatu dezakete, zita berri bati hasiera emateko: zenbat match lortuko dituzte?

PRIMERAN EITBren streaming plataformak "Spoiler Maitea" estreinatu du ostiral honetan, otsailak 13. Saio fresko, dibertigarri, berritzaile eta inklusiboa da, speed dating edo zita azkarrak kontzeptuan oinarrituta. Guztira 20 minutuko 8 atal izango ditu eta lehenengo biak primizian ikusteko aukera izan da, ostegun honetan, Bilboko Bilborock aretoan,. Aurrestreinaldi oso berezia izan da, Alex Padillak aurkeztuta, eta bertan izan dituzte programan parte hartu duten gazteetako batzuk. Protagonistekin solasaldia egin dute, eta dinamika oso dibertigarri bat ere antolatu dute, bertara hurbiltzen direnen artean match egiteko. Jonkass-en musika eta sorpresak egon dira

Otsailaren 12an aurrestreinaldia egin ondoren, PRIMERANek ostiralean bertan estreinatu ditu lehen bi atalak. Hemen da "Spoiler Maitea": egia aurrez aurre duen speed-datinga.


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea