Itxi

EITB TALDEA

EITB TALDEA

Baskoniaren Kopako garaipenaren ospakizuna, zuzenean, ETB1en, ETB2n eta ETB ON plataforman

EITB MEDIA

Gainera, Radio Vitoriak programazio berezia izango du egun osoan eta kirolakeitb.eus atariak taldearen inguruko informazio eguneratua emango du, baita Andre Maria Zuriaren plazako ekitaldia emititu ere.

  • Baskonia taldeko kideak, Errege Kopa irabazi ostean

    Baskonia taldeko kideak, Errege Kopa irabazi ostean

EITBk bat egingo du Baskoniaren Kopako garaipenarekin eta zuzenean emango du astearte arratsaldean Gasteizko Andre Maria zuriaren plazan egingo zaion harrera. Ospakizuna zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta ETB ON plataforman 18:45etik aurrera. Jon Balentziaga, Juan de la Vega eta Aitor Sainz kiroletako kazetariek egingo dute kontakizuna. Ordu horretan bertan hasiko da ETB2n eta ETB ONen "Euskadi Quédate" saioko lantaldearen saio berezia, plaza ondoan dagoen setetik. Gaueko bederatziak arte, Odei Esnaola aurkezleak eta programako erreportariek hirian bizi den giroaren berri emango dute eta eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte. "Biba Zuek!" saioak ere zuzeneko konexioak egingo ditu Gasteizen, ongietorriaren azken orduka ezagutzeko, Maialen Arzallusen eskutik. 

Valentzian jokatu den Errege Kopan baskoniarren osatu duten ibilbide zirraragarriaren lekuko izan da Radio Vitoria: hiru norgehiagokak zuzenean emititu ditu eta "Supercanasta" irratsaio bereziak egin dituzte larunbat eta igande eguerdian. Emanaldi guztiak GUAU plataforman entzungai daude eta asteartean, egun osoz, buru-belarri murgilduko dira zazpigarren Koparen garaipenaren ospakizunekin

Ekitaldiaren berri emango dute, halaber, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik, eta zuzenean emango da kirolakeitb.eus atarian eta aplikazioan.