EITB TALDEA
Kultura
"Carne y Arena" Alejandro Gonzalez Iñarrituren arte-instalazioa ikusgai dago Bilboko egoitzako 5. Platoan
EITB Media
Zinemagile mexikarraren murgiltze esperientzia joan den ostiralean (martxoak 20) aurkeztu zen. Bisitak egiteko sarrerak webgune honetan bertan eskuratu daitezke.
-
Aurkezpeneko argazki ofiziala
Ostiral honetan (martxoak 20), "Carne y Arena" Alejandro Gonzalez Iñarrituren arte-instalazioaren aurkezpen ofiziala egin da EITBren Bilboko egoitzako Plato 5ean. Zinemagile mexikarraren sorkuntzak errealitate birtualeko murgiltze esperientzia bat eskaintzen du, bisitari bakoitza mexikar eta erdialdeko amerikar migratzaile eta errefuxiatuek egindako bidaiaren zati baten erdian kokatzen duena. Bisitariak ez du migrazioa ikusten: zeharkatu egiten du.
Inaugurazioko argazkia
Aurkezpeneko argazki ofizialaren ostean, prentsaurrekoa egin zen Multibox aretoan, ekimenaren alde egin duten erakundeetako ordezkariekin: Amaia Arregi, Bilboko Udaleko alkatea; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatua, eta Vanesa Fernandez, EITBren Kultura eta Euskara zuzendaria. Ondoren, Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduradunak elkarrizketa egin zion Alejandro González Iñarrituri.
Mikel Reparaz eta Alejandro G. Iñarrituren arteko solasaldia
Sarrerak eitb.eus atarian eskuratu daitezke.

