Itxi

EITB TALDEA

Igandean, EITB

Eskuz Binakako Txapelketako finalaren emozio guztia, igande honetan, EITBko hedabideetan

EITB

Altuna III-Ezkurdia / Laso-Abisu norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1, ETB1 ON, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian.

0:28
Unai Laso, Jon Ander Albisu, Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia

Eskuz Binakako Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan (martxoak 29) Altuna III-Ezkurdia / Laso-Abisu bikoteek Iruñeko Navarra Arena pilotalekuan, eta bertan izango da EITB, ikuskizun handia jarraitzen eta ikusle eta entzuleei gertatzen den guztiaren berri ematen zuzen-zuzenean hedabide eta euskarri ezberdinetan: ETB1, ETB1 ON, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, ETB ON plataforma eta kirolakeitb.eus ataria.

"ETB Kantxa" 16:20ean hasiko da (ETB1, ETB1 ON), Jon Balenziagak aurkeztuko duen atariko saioarekin. Bertan, aurtengo txapelketaren errepasoa egingo du Itxaso Erasun pilotaria lagun duela. Ondoren, Xabier Euzkitzek hartuko du lekukoa, Artola-Imaz / P. Etxeberria-Rezusta norgehiagoka ere barne hartuko duen jaialdiaren kontakizuna egiteko; ohi denez, Elena Azpeitia, Abel Barriola eta Mikel Idoate izango ditu lagun. Bestalde, jaialdia amaitu ostean, finalaren analisia egingo dute Balenziagak, Erasunek, Barriolak eta Idoatek EITBren set berezian, eta bertatik pasako dira, nola ez, bikote txapelduna. Halaber, EITB Pilotari Onenaren saria emango du Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak.

Bestalde, Euskadi Irratian Kepa Iribarrek, Jon Ander de la Hozek, Haritz Gallastegik eta Oinatz Bengoetxeak jarraituko dute partida Iruñetik zuzenean "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Radio Euskadiren kasuan, Mikel Bilbaok, Olatz Foruriak eta Iker Pereak egingo dute kontakizuna Imanol Agirre eta Peio Martinez de Eulate adituarekin batera, "Kirol Festa" saioaren barruan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota