Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Koparen finalak jarraipen ikusgarria izan zuen EITBn: 450.000 ikus-entzule baino gehiagok jarraitu zuten ETBn

EITB Media

261.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean neurketaren emanaldiarekin ETB1en. Hain justu, ETB1ek egun osoan zehar % 9ko audientzia eskuratu zuen.

  • Realeko jokalaria kopa altxatzen

    Realeko jokalaria kopa altxatzen

EITBk egindako Kopako finalaren hedapen informatiboak eta emanaldiak audientziaren babes eta harrera handia izan du, 450.000 ikus-entzule baino gehiagorekin. Horiek guztiek jarraitu zuten finala atzo ETBn egun osoz.

261.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean partidaren emanaldiarekin  ETB1en, eta egun osoan zehar ia % 9ko audientzia kuota bikaina izan zuen. Luzapenak, penaltiek eta partida osteko ondorengo elkarrizketa eta ospakizunek 200.000 ikus-entzule baino gehiago izan zituzten.

EITBk lantalde zabala izan zuen Sevillan, eta ETB1ek eta ETB2k kirol hitzordu honen emozio guztia euskal ikus-entzuleei hurbiltzeko egindako ahaleginak babes handia izan zuen. ETB1en, "Koparen Bila" saio bereziak 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, eta ETB2ko "Especial Euskadi Quédate Koparen Bila" saioa, Odei Esnaolak gidatuta, líder izan zen bere ordutegian eta 171.000 ikus-entzule baino gehiago izan zituen uneren batean. ETB ON plataformak, berriz, 20.000 erreprodukzio baino gehiago zenbatu ditu orain arte.