EITB TALDEA
Audientzia
Ia 200.000 lagunek egin zuten bat "El Conquistador del Caribe"rekin eta, beste behin, liderra izan zen
EITB
% 18,9ko audientzia-zatia lortu zuen, % 25,8koa euskaldunei dagokionez. Ia % 60ra iritsi da gazteen artean. Gaur gauean tirolina erraldoiari egin beharko diote aurre dueluan, bateratzearen aurretik hitzordu erabakigarria Yocahu taldeko kideentzat: 22:15ean, ETB2n eta ETB ON plataforman.
-
Asamblea roja en "El Conquistador del Caribe"
Astez aste, lidergoa berresten jarraitzen du "El Conquistador del Caribe" saioak. Izan ere, astelehenetako audientzia-buru da ETB2ko realitya bere ordu-tartean, eta azken hiru hilabeteetako kuotarik altuena lortu zuen bart, % 18,9arekin. Euskaldunei dagokionez, % 25,8ra iritsi zen abentura eta, gazteen artean datuak benetan ikaragarriak izan ziren: % 58,9ko audientzia-zatia 13 eta 24 urte bitarteko ikus-entzuleen artean.
194.000 lagunek egin zuten bat atzo ETB2rekin 31. atala jarraitzeko. Lekatxok abentura utzi eta urdinek garaipena lortu ostean, Corocote taldeko kide guztiak bateratzean ditugu. Yocahu taldea izan zen immunitate jokoan galtzaile, eta azken duelua dute orain aurretik: talde gorriko gutxienez partaide batek ez du aukerarik izango hurrengo fasera iristeko. Gaurko saioan, nola ez, proba gogor bati egin beharko diote aurre: tirolina erraldoia.
"El Conquistador del Caribe" abenturaren atal berria, astearte gauean, 22:15ean, ETB2n eta ETB ONen. Eta, atal guztiak, ETB ON plataforman eskuragarri.

