Itxi

EITB TALDEA

Futbola

Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn

EITB Media

Sailkapen-faseko hirugarren kanporaketako itzuliko partida irailaren 2an jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen jarraitu ahal izango da.

  • Reala vs Chelsea, EITBn

    Reala vs Chelsea, EITBn

EITBk zuzenean eskainiko du Real Sociedadek eta Chelseak irailaren 2an, Zubietan, jokatuko duten partida. Champions Leaguerako sailkapen-faseko hirugarren kanporaketako itzuliko neurketa izango da, eta 19:00etan hasiko da. 

Partida telebistan ETB1en ikusi ahal izango da, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON plataforman. 

Naxari Altuna kazetariak egingo du partidaren kontakizuna, Larraitz Lucas jokalari ohiaren laguntzarekin. Zuriñe Iglesias, berriz, zelaia bertatik ariko da partidaren inguruko xehetasun guztien berri ematen. 

Real Sociedadek itzuliko neurketari aurre egingo dio Londresen jokatutako joaneko partidan 5-2ko emaitza izan ostean.