EITB TALDEA
Programazioa
Almudena Cacho EITBn izango da berriro lanean
Erredakzioa
Kazetari ezagunak datorren denboraldian Radio Euskadiko asteburuetako goizeko magazina gidatuko du
Almudena Cacho kazetaria Euskal Irrati Telebistan jardungo da berriro eta datorren denboraldian Radio Euskadiko asteburuetako goizeko magazina gidatuko du.
Irratiko ahots ezagunenetakoa dugu Almudena Cachorena Euskadin. Informazioa eta entretenimendua, ezin hobeto ezagutzen ditu biak, eta entzuleak hurbil sentiarazten ditu. Goizeko irratsaioak egiten dituzten kazetarien artean eredutzat eta erreferentetzat dugu kazetari ezaguna. Irratian jarduteaz gainera, telebistan bikoizketan eta antzerkigintza alorrean aritua da. Horrez gainera, zutabegile izan da eta Interneten bloga ere idazten du.
EITBko langilea da 1992.etik eta Radio Euskadiri lotuta egin duen bidean, nabarmentzeko, besteak beste Boulevard saioan gidari modura egindako lana. 2007tik hona eszedentzian egon da EITBn, eta Bizkaiko Punto Radion zuzendari eta Protagonistas Bizkaia irratsaioan aurkezle aritu da.
Euskal Irrati Telebista komunikazio taldean izango duen lehenengo eginkizuna, asteburuetan Radio Euskadiko goizeko irratsaioa zuzendu eta aurkeztea izango da.

