EITB TALDEA
EiTB Amerikan
Telefonicak EiTB Taldearen seinalea helaraziko du Ameriketan
EiTB
Kontinente osoan emango dituzte, eguneko 24 orduetan, ETBko, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko seinaleak.
-
Canal Vascoren hedapena Amerikan Telefonica bidez.
Telefonicak Euskal Irrati Telebistaren (EiTB) seinalea zabalduko du Ameriketan, Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak, FORTAk, deitutako lehiaketa irabazi ondoren. Lehiaketa horretan, Galiziako Irrati eta Telebista Korporazioaren (CRTVG) seinalearen transmisioa ere sartzen da.
Kontratuaren arabera, Canal Vascok, ETBren nazioarteko kanalak, Ameriketarako emankizuna egingo du, baita Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere. Horretarako, Telefonicak EiTB Taldearen seinalea kopiatu eta Hispasat H30W5 satelitera bidaltzen du, konpainiak Armuña de Tajuñan (Guadalajara) duen teleportutik. Seinalea 24 orduz jasotzen da, urteko 365 egunetan eta amerikar kontinente osoan, Brasil ipar-ekialdeko gune batean izan ezik.
Horrela, Amerikako euskal diasporak EiTBren programez goza dezake satelite bidez zuzenean edo kontinente hartan euskal taldearen edukiak banatzen dituzten ehun kable operadoreren bitartez.
FORTAko kontratuak Galicia TV América telebista kanalaren eta Son Galicia Radio eta Radio Galega irratien seinalea zabaltzea ere jasotzen du.

