Itxi

EITB TALDEA

Udako programazioa

Hasi da udako programazioa Radio Euskadi eta Radio Vitorian

EiTB

Nobedade nagusia Radio Euskadin Joseba Martinek gidatuko duen "La Terraza del Mar" irratsaioa izango da.

  • Radio Euskadi.

    Radio Euskadi. Foto: EiTB

Astelehen honetan, ekainak 29, jarri da abian udako programazioa Radio Euskadin. Nobedade nagusia, astelehenetik aurrera, 15:00etatik 16:00etara Joseba Martinek gidatuko duen "La Terraza del Mar" saioa izango da. 

Uda berezia izango den arren, terraza giroan murgilduko da Radio Euskadi Joseba Martinen eskutik, kultura ardatz hartuta. Duela 30 urtetik "La Jungla Sonora" saioa gidatzen duen kazetariak "La Terraza del Mar" irratsaioaz gozatzera gonbidatuko gaitu, astelehenetik ostiralera.

Literatura, musika, telebista eta zinema arloetako jendearekin solasean arituko da Joseba, itsas ertzeko terraza batean baleude bezala. Udako jaialdietan eta festetan eskainitako kontzertuak gogoratu, udan girotutako liburuetako pasarteak irakurri eta filmetako pasarteak entzun, Euskal Herrian antolatu izan diren ekitaldiak gogora ekarri, udako kantak eta filmetako soinu bandak entzun… Eskaintza zabala prestatu du Josebak ez ohiko uda honetarako. "La Terraza del Mar" saioa EiTB Musika irrati kanalean emango da 20:00etan.

Bestalde, aldi bereko programazioa izango dute bai asteburuan baita aste barruan ere Radio Euskadik eta Radio Vitoriak. Larunbat eta igandetan, uztailaren 4tik aurrera, "Por La Sombra" saioa itzuliko da, Gema Espinosak aurkeztu eta zuzenduta, 09:00-13:00 bitartean. Abuztuaren 3tik aurrera, Mertxe Guillenek "Entre Calles" magazina gidatuko du astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroek tarte berezia izango dute Radio Euskadin. Saio berezia egingo du egunero, 21:00etatik 22:00etara, jorratutako gaien laburpena eskaintzeko.