EITB TALDEA
Gabonak
Olentzero EITBn izango da ostegun honetan
I.E.
Erredakzioa
Olentzero Bilboko egoitzara etorriko da, 16:00etatik 19:00etara, hurbiltzen diren ume guztien eskutitzak jasotzeko.
Urtero moduan, abenduaren 22an, Olentzero Bilboko egoitzara etorriko da, 16:00etatik 19:00etara, hurbiltzen diren ume guztien eskutitzak jasotzeko.
Opari txiki bat jasoko dute umeek eta Olentzerorekin argazki bat ateratzeko aukera izango dute.
Dena den aurreratu ahal zara! idatzi iezaiozu Olentzerori eskutitza eitb.com webgunearen bidez. Hiru3 komunitateak Olentzerori eta Gabonei buruzko webgune berezia jarri du martxan eta Olentzerok bertan egongo diren eskutitz guztiak irakurriko ditu opariak banatu aurretik.
Horrez gainera, gabon giroan erabat murgiltzeko, garai honekin lotutako bi ipuin animatu eta joko bat aurkituko ditu erabiltzaileak Hiru3ren atarian. Guztietan agertzen da Olentzero. Jokoan opariak banatu behar ditu zezen gainean jarrita, baina izotzak eta elurrak zaildu egingo diote kontua eta erabiltzaileak trebea izan beharko du ahalik eta opari gehien banatzeko.
Eskulanak eta zozketak
Hiru3 webguneak aurrerantzean eskuragai egongo diren beste bi atal ere jarri dira ditu martxan, eskulanak eta zozketak. Eskulanak Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean egindako atala da. Bideoan eta testu bidez azalduko dira hainbat eskulan nola egin, pausuz pausu. Eta gainera, eskulan bakoitza nola erabili edo nola jolastu ere azalduko dute bideo hauek.

