Itxi

EITB TALDEA

EITB

"Vaya Semanita"ko Batasunis txotxongiloak Topic museoan egongo dira aurrerantzean

EITB Media

Tolosako museoko familiara batu dira Euskal Herri osoan ezagun egin ziren Jota eta Ke panpinak.

  • Iñigo Aguinagalde, Ainhoa Lodoso eta Idoia Otegui Batasunis txotxongiloekin

    Iñigo Aguinagalde, Ainhoa Lodoso eta Idoia Otegui Batasunis txotxongiloekin

ETB2ko "Vaya Semanita" saioan famatu egin ziren Batasunis txotxongiloak Topic museora heldu dira gaur, maiatzak 18, eta bertan ikusgai izango dira hemendik aurrera. 

Museoen Nazioarteko Eguna baliatu du Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak Jota eta Ke panpinei harrera egiteko. Tolosara eraman aurretik, EITBren eskutik Euskal Herri osoan ezagun egin ziren txotxongiloak berritu egin dituzte. 

Aurkezpen ekitaldian, Idoia Otegui museoko zuzendariak eta Iñigo Aguinagalde museologia arduradunak hartu dute parte, Ainhoa Lodoso ETBko entretenimendu saioen arduradunarekin batera.