Itxi

EITB TALDEA

Aliantzak

EITBren jardunaldi profesionala euskal ikus-entzunezko sektorearekin, FesTValean

EITB Media

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta Ibone Bengoetxea EITB Mediako zuzendariak 'EITB. Batzen gaituen geroa' topaketa profesionalean parte hartuko dute.

  • ProFesTVal, jardunaldi profesionalak.

    ProFesTVal, jardunaldi profesionalak.

Gasteizko FesTVal Telebista Jaialdiaren baitan, EITBk EITB. Batzen gaituen geroa jardunaldi profesionala antolatu du euskal ikus-entzunezko sektoreari zuzendua. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta Ibone Bengoetxea EITB Mediako zuzendariak parte hartuko dute topaketan.

Ekitaldia datorren ostegunean, irailaren 2an izango da, 10:00etatik 11:30era, Gasteizko Europa Jauregiko Francisco de Vitoria Auditorioan. Atsedenaldiko kafearen ostean, 12:00etatik 13:30era, Jose Manuel Perez Tornero RTVEko zuzendari nagusia eta Amalia Martinez de Velasco RTVEko Edukien zuzendaria arituko dira.

Gasteizko Telebista Jaialdia datorren asteartean, abuztuak 31, hasiko da eta irailaren 1etik 4era hainbat egunetan ospatuko diren 'ProFesTVal' jardunaldiak eskainiko ditu ikus-entzunezko sektoreko profesionalei zuzenduta.