Itxi

EITB TALDEA

Osteguna, azaroak 4

"Boulevard" berezia Irungo Zabaltza plazako kioskotik

EITB Media

José Antonio Santano Irungo alkatea, Maialen Chourraut piraguista eta Javier Muguruza musikaria izango ditu gonbidatu Xabier Garcia Ramsdenek, besteak beste.

  • Xabier Garcia Ramsden "Boulevard" saioko gidaria

    Xabier Garcia Ramsden "Boulevard" saioko gidaria. Argazkia: EITB Media

Radio Euskadiko "Boulevard"ek irratsaio berezia egingo du ostegun honetan Irundik. Goizeko 8etan hasi eta eguerdiko 12ak bitartean, Zabaltza plazako kioskotik arituko da Xabier Garcia Ramsden. 

Lehen orduan, José Antonio Santano alkatea eta Maialen Chourraut piraguista hartuko dituzte gonbidatu irratiko set berezian. Aurrez, Gurutze Gorriak Irule kalean duen gunera joko dute Laida Basurto kazetariaren eskutik. Aktualitate solasaldia ere izango dute Javier de Andres, Laura Mintegi eta Iñaki Gonzalezekin. 

10:00etan Javier Muguruza musikariarekin arituko da solasean Xabier Garcia Ramsden. Halaber, hiriko bi lekurekin bat egingo dute: Maria Suarez MercaIrun elikagaien udal merkatura hurbilduko da eta Laida Basurto, berriz, muga pasa nahi duten migratzaileei informazioa ematen Harrera Sarean egiten duten lanaz arituko da. 

Irunen egoitza duen Surlogic enpresaren jarduera ere ezagutuko dute Javier González sortzailearen eskutik. Neoprenozko jantzientzat lehorgailuak egiten dituzte, bestea beste, eta munduko 30 herrialde baino gehiagotara esportatzen dituzte. 

EITBren #EKIN_klima ekimenaren baitan, ozeanoen berotzeak Txingudiko badiako fauna eta floran zein eragin dituen aztertuko dute. 

Saioaren azken ordua Iñigo Lavado sukaldaria elkarrizketatuz hasiko dute. Horrez gain, bono kanpainaren inguruan hitz egingo dute Irungo Papperino izozkitegiko Jon Gallardorekin. Bidashop merkataritza elkarteko kidea ere bada Gallardo. 

Datorren azaroaren 14n egingo den Behobia-Donostia lasterketari erreparatuko diete ondoren. Begoña Zuñiga, proba hau irabazi zuen lehen emakumea, eta Pepe Diz eta Oscar Cabero korrikalariak izango dituzte solaskide. 

Kulto Kultibo rap taldearen emanaldiarekin agurtuko dute Irundik egingo dute irratsaio berezia.