EITB TALDEA
Ekitaldia Bilbon
Xabier García Ramsden Bidebarrietan izango da astelehenean, Manuela Carmenaren liburuaren aurkezpenean
EITB Media
Madrilgo alkate izandakoak 'La joven política. Un alegato por la tolerancia y crítico con los partidos' izeneko liburua aurkeztuko du. Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etatik aurrera, eta eitb.eus-en ere eskainiko da streaming bidez.
-
Xabier García Rasmden. EITB Media
Datorren astelehenean, urtarrilak 24, Xabier García Ramsden EITBko kazetariak Bidebarrieta Kulturguneko aurkezpen berri batean hartuko du parte. Radio Euskadiko "Boulevard" saioko zuzendari eta aurkezlea Manuela Carmenaren La joven política. Un alegato por la tolerancia y crítico con los partidos liburuaren aurkezpenean izango da. Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian egingo dute ekitaldia, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa eta librea izango da, aforoa bete arte. Gainera, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da, "Boulevard" saioaren webgunean eta kulturguneatb.eus webgunean.
Manuela Carmena (Madril, 1944) epaile eta magistratua, Madrilgo alkate izan zen 2015 eta 2019 bitartean. Francoren diktadura garaian abokatu-lanetan hasi zen, langileen eta atxilotuen defendatzaile gisa, eta 1977an Atotxako sarraskia jasan zuen bulego laboralistaren sortzaileetako bat izan zen. Jueces para la Democracia elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen Carmena. Justizia arloan ibilbide luzea egin eta hainbat aitorpenen ondoren, 2015ean Ahora Madrid-eko primarioetan hautagaitza aurkeztu zuen, eta zerrendaburu aukeratu zuten.
Madrilgo Udaleko alkatetzan egindako ibilbidearen ostean, liburua kaleratu du Manuela Carmenak. Bertan, alderdi-sistema zaharra hautsiko duen politika gazte baten aldeko apustua egiten du, populismoa, garrasia eta axiomak betiko baztertuko dituena. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan kolaboratzaile da Carmena, eta astelehenean Xabier García Ramsdenekin batera aurkeztuko du liburua Bilbon.
Bilboko Udalak antolatuta, kultura, literatura eta zientzia sustatu eta garatzeko helburua du Bidebarrieta Kulturguneak.

