Itxi

EITB TALDEA

Barcelona Kultur Lab

UPV/EHU - EITB Masterraren ikasleak Barcelona Kultur Lab egitasmoan

N.A.

EITB

Ikasleek Bartzelonako bizitza kulturala aztertuko dute multimedia argitalpenen bidez.

Multimedia Kazetaritzari buruzko masterrak egiten ari diren hirurogei ikasle maiatzaren 19tik 25era Bartzelonan arituko dira lanean, Barcelona Kultur Lab proiektuan. Horien artean, Multimedia Komunikazioa UPV/EHU - EITB Masterraren ikasleak daude.

Barcelona Kultur Lab proiektuaren bidez ikasleek Bartzelonako bizitza kulturala aztertuko dute eta hainbat multimedia argitalpen egingo dituzte.

Multimedia Komunikazioa UPV/EHU - EITB Masterraren ikasleek, Bordeleko Unibertsitateko Kazetaritza Institutuko Masterrekoek eta Ramon Llull Unibertsitateko Kazetaritza Masterraren ikasleek hartuko dute parte proiektuan. Aipatzekoa da, Ramon Llull Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatea erabiliko dutela erredakzio gisa.

Horrez gainera, eitb.com, tv3.cat, Lavanguardia.com, sudouest.fr edo France 3 hedabideek ikasleen lan interesgarrienak argitaratuko dituzte.

Master baten ikasleen bidez hiri bateko bizitza kulturala aztertzeko Bordeleko Unibertsitateko Kazetaritza Institutuaren hirugarren esperientzia da honako hau. Berlinen izan zen lehena orain dela bi urte, eta Bilbon bigarrena. Azken horretan eitb.com-ek eta Euskal Herriko Unibertsitateak hartu zuten parte, besteak beste.