Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

Buruz Buruko Txapelketako finala liderra eta eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 20,8ko audientzia-kuotarekin

EITB MEDIA

Gainera, Jokin Altunak eta Aitor Elordik jokatutako norgehiagokak % 34,5eko kuota lortu zuen euskaldunen artean, eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta Euskadin eta eragin-eremuan.

  • Elordi, Buruz Buruko txapelduna

    Elordi, Buruz Buruko txapelduna

2023ko ekainaren 4an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Buruz Buruko Txapelketako final handia liderra izan zen bere ordu tartean, eta eguneko saiorik ikusiena Euskadin. ETB1en eskainitako Jokin Altunaren eta Aitor Elordiren arteko norgehiagokak % 20,8ko kuota eskuratu zuen.

Gainera, emanaldiak % 34,5eko kuota bereganatu zuen euskaldunen artean, eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Aitor Elordi dugu 2023ko Buruz Buruko txapelduna, Jokin Altuna 18-22 mendean hartuta. Estreinakoz irabazi du Elordik banakako txapelketa nagusia.