Itxi

EITB TALDEA

U23

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren inguruko EITB Focus berezia, igandean eta astelehenean

EITB MEDIA

Herritarren boto asmoa eta liderren balorazioa biltzen duen inkesten datuak kaleratuko dira, baita mikrodata txostena ere.

  • Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak EITBn

    Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak EITBn

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira, EITB Focus ale berezia argitaratuko du EITB Mediak igandean eta astelehenean (uztailak 16 eta 17). Inkestak jasoko du, alde batetik, liderren inguruan duten iritzia, uztailaren 16an; eta herritarren boto asmoa, 17an. Horrekin batera, aurretik, mikrodata txostenaren datuak emango dira ezagutzera. Guztira 3.315 inkesta egin dira, 2.400 EAEn eta 915 Nafarroan.

Telebista zein irratiko albistegietan emango dute inkestaren berri, eta eitb.eus atarian eskura egongo da informazio guztia.