Itxi

EITB TALDEA

Euskara

GAITU Eguna, EITBn

EITB MEDIA

Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz, eta euskal gizarteak ekintza honekin parte hartzea da helburua. GAITU proiektuarekin loturiko EITBren erronka da langileek ahalik eta esaldi kopururik handiena grabatzea eta baliozkotzea.

0:00
EITBko langileak grabazioak egiten

EITBk bat egin du GAITU proiektuarekin. Euskara ingurune digitalean eta adimen artifizialaren esparruan sendotu nahi duen egitasmoa erronka garrantzitsua da euskaldun guztiontzat. Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz, eta euskal gizarteak ekintza honekin parte hartzea sustatu nahi du. Hartara, GAITU Eguna izan da asteazken honetan, azaroak 22, EITBn.

GAITU proiektuarekin loturiko erronkan, EITBren helburua bikoitza da: bateko, ahalik eta esaldi kopururik handiena grabatzea eta baliozkotzea EITBko langile guztion parte-hartzearen bidez. Norberak bere kabuz ekimenean parte hartu badezake ere, GAITUko webguneko jarraibideen bitartez, hilaren 22ko GAITU Egunerako, EITBren lau egoitzetan gune bana jarri da grabazioak egiteko eta ahalik eta ahots eta esaldi kopururik handiena biltzeko.

Bestalde, egun osoan, EITBko kanalek eta hainbat profesionalek euskal jendartea animatu dute, GAITU ekimena zer den eta bertan parte hartzeak euskararentzat duen garrantzia azaltzen.