Itxi

EITB TALDEA

A25

EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

EITB Media

Aste osoan eskainiko diote arreta gaiari EITBren hedabideek, arazoari ikusgarritasuna eman eta indarkeria matxista salatzeko helburuarekin.

0:15
EITBk bat egingo du Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Emakumeek jasaten duten indarkeriari arreta berezia eskaintzen ari dira aste honetan EITBko hedabideak. Indarkeria horri aurre egiteko nazioarteko eguna dugu azaroaren 25a, eta ekimen bereziak egiten ari dira han-hemenka. Albistegietan horien berri emateaz gain, gaia patxada handiagoz lantzeko tartea hartzen ari dira telebista zein irratiko programetan. Modu horretan, EITBk arazoari ikusgarritasuna emateko ardura hartu du beste behin. 

Bestalde, azaroaren 25ean, mundu osoan emakumeek pairatzen duten indarkeria salatzeko egunarekin bat egiten duen irudia jarriko da Bilboko egoitzako kanpoaldeko pantailan, eta puntu morea, berriz, telebistan, eta irratietako zein webguneko irudietan.