Itxi

EITB TALDEA

EITB, Albiste Zerbitzuak

EITB Focus, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko lehenengo inkesta

EITB MEDIA

Otsailaren 2an (ostirala), boto-asmoa eta hautagaien balorazioa emango dira ezagutzera; otsailaren 3an (larunbata), herritarren kezkak; eta otsailaren 4an (igandea), mikro-datuen analisia egingo da.

  • EITB FOCUS

    EITB FOCUS

Aurten izango diren EAEko hauteskunde autonomikoei begira, herritarren iritzia jaso duen lehenengo inkestaren emaitzak zabalduko ditu EITBk ostiral honetatik aurrera. Euskadin egindako boto-asmoari buruzko inkesta publiko zabalena emango da argitara EITBko hedabideetan (ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en): 1.800 galdeketa egin dira, 600 lurralde bakoitzean, urtarrilaren 24tik 29ra bitartean.

EITB Focusen edizio berriaren lehen alea ostiralean (otsailak 2) argitaratuko da, herritarren boto-asmoarekin eta hautagaien balorazioarekin. Larunbatean (otsailak 3), herritarren kezkak emango dira ezagutzera. Azkenik, igandean (otsailak 4) mikro-datuen analisia egingo da. 

Emaitza guztiak eta horien analisia, EITBren albistegietan, telebista eta irratiko saioetan, eta eitb.eus webgunean jarraitu ahal izango dira.