Itxi

EITB TALDEA

Ordiziako Artzain Eguna

"Vascos por el Mundo" saioa saritu dute Ordiziako Artzain Egunean, Idiazabal Gaztaren zabalkundeagatik

EITB Media

Unai Iparragirre ETBren zuzendariak, Agus Ezenarro arloburuak eta Ricardo Sanchez programaren zuzendariak jaso dute Idiazabal Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearen omenaldia, Idiazabal Gazta Berriaren aurkezpenean.

0:54
Ordizia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Idiazabal Gazta mundu osoan dauden euskal herritarrei gerturatu eta bere sustapenean egindako lanagatik nabarmendu dute igande gauero ETB2n ikusgai dugun saioa. Izan ere, programako gonbidatuei, esker onaren seinale, gazta ematen diete opari. "VxM"ren 313 ataletan 100 herrialde baino gehiago eta ia 1.500 hiri bisitatu dituzte.