Itxi

EITB TALDEA

Hitzordu entzutetsua

INPUT nazioarteko konferentziaren edizio arrakastatsua Euskadin, EITBren eskutik

EITB

Komunikabide publikoen nazioarteko hitzordu ospetsu honen anfitrioi eta antolatzaile izan da EITB, irekiera jardunaldi handia, Guggenheimeko Input Midweek Partya eta Bilboko egoitzan bisita eginda. Euskal Telebistak saio berezia egin du, komunikazio "factual" deritzona hizpide.

  • INPUT 2025

    INPUT 2025

Azken bost egunotan, INPUT 2025 nazioarteko konferentziaren anfitrioi eta antolatzaile izan da EITB, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako edizio arrakastatsuan. Zalantzarik gabe, INPUT galdu ezinezko kongresua da komunikabide publikoetako sortzaileentzako, eta horren adierazgarri da maiatzaren 3tik 7ra Bizkaiko hiriburuan izandako nazioarteko ordezkaritza zabala. Mundu mailako komunikabide publikoen egoeraren testuinguruak eraginda, hainbat gai landu dituzte, tartean adimen artifiziala eta hura erabiltzeko moduak, desinformazioa eta fake newsak, demokraziarentzako mehatxuak eta gazteen ikus-entzunezko kontsumoa. Dena, betiere, elementu komun batekin: zerbitzu publikoa emateko bokazioa.

u

EITBren eskutik, Euskadi ikus-entzunezko komunikabideetako profesionalen nazioarteko foro bilakatu da, zerbitzu publikoa inoiz baino garrantzitsuagoa den testuinguru batean. Mundu osotik etorritako 300 profesionalek baino gehiagok 22 lan-saiotan parte hartu dute, aldi bereko mintegietan, hiru aretotan, eta ikus-entzunezko 70 lan baino gehiago aztertu dira, 23 herrialdetakoak, besteak beste, Taiwan, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Txile, Mexiko eta Europako hainbat herrialdetakoak. Bost lanegun izan dira, eta aukera eman dute gogoeta egiteko, zerbitzu publikoko ikus-entzunezko ekoizpen berrien azterketa sakon eta profesionalaren bidez.

s

Ekoizpen horien artean, EITBren hainbat apustu ere. Izan ere, Gorka Garcia ETBren Arte eta Programa zuzendaria PRIMERAN plataformako hiru lani buruz aritu zen asteartean ("Krimenak" dokumental saila, "Itsatsita Berriz" fikzio musikala eta ETSren kontzertuaren emanaldia); eta Unai Iparragirre ETBren zuzendariak TV That Matters - How ETB Uses Factual Content to Make a Difference izeneko lan-saio berezia egin zuen. Bertan, entretenimenduak gizartea eraldatzeko duen ahalmenaz jardun zuen eta, komunikazio factuala egitearen aldeko apustuaren bidez ETB zerbitzu publiko izaera birdefinitzen abiatutako lana aztertu ere. "Necesito ayuda", "Porno Belaunaldia", "Ardi Beltzak", "Irabazi Arte", "SOS Kantak Arriskuan" eta #ekin egitasmoa izan ziren mintzagaietako batzuk.

 Unai Iparragirre

g

Bezperan, EITBk Midweek Party Input antolatu zuen Guggenheim Bilbao Museoan, Aukeran dantza konpainiaren emanaldiarekin. Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Judy Tam INPUTen presidenteak eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak hartu zuten bertan hitza.

Judy Tam, Ibone Bengoetxea eta Andoni Aldekoa

i

EITBren zuzendari nagusiaren esanetan, bizi dugun polarizazioaren eta balioen galeraren aurrean, zerbitzu publikoko taldeok elkarrekin lan egin behar dugu, demokrazia eta gure informazioen egiazkotasuna berreskuratzeko.

Andoni Aldekoa

Andoni Aldekoa

Ildo horretan ere aritu da INPUTen presidentea konferentziaren azken txanpan, Judy Tamek berak gidatutako lan-saioaren ostean kaleratutako idazkian. "Zerbitzu publikoko komunikabideen balioak baieztatzeko eta haiekin konprometitzeko bildu gara". "INPUTen uste dugu ikus-entzunezko zerbitzu publikoak funtsezko indar bateratzailea direla, gizarte zibilak erabakiak hartzeko parte hartzea sustatzen duena", bukatu du.

v