Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

Patroi onenak EITB Saria jasoko du 2025ean ere

Laugarren urtez babesten du EITBk Euskotren Ligako patroi onenaren saria

0:56
Patroi onenaren EITB maillota aurkeztu dute, Donostian

Astearte honetan (ekainak 17), EITBk Miramonen duen egoitzan, 2025eko patroi onenaren EITB saria aurkeztu da. Laugarren urtez heldu dio EITBk emakumezkoen arrauna babesteko ardurari eta Kantauri itxasoan eta Atlantikoko uretan arituko diren zortzi eskifaien artean bereizten den patroia sarituko du Patroi Onenaren EITB Sariarekin.

Aurkezpen ekitaldian Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendaria, Borja Rodrigo TKEko presidentea eta hamabost bat arraunlari bildu dira.

Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendariak esan du "Euskotren Ligako patroi onenaren sariaren babesle da EITBk, tinko jarraitzen dugulako emakumezkoen arraunari  ikusgarritasuna eta merezi duen lekua ematen. Halaber, geroz eta indartsuagoa da Euskotren liga eta EITBk ere sendotze horretan ahaleginak batu nahi ditu".

Borja Rodrigo TKEko presidenteak ere balorazio positiboa egiten du hitzarmen honen inguruan: "EITBk arraunarekin egiten duen lana ezinbestekoa da, bereziki TKErekin egiten duen lana, izan ere, lehen estropadatik alboan izan dugu. Giza-baliabide eta baliabide teknologikoetan egiten duen inbertsioak balio handia ematen dio gure kirolari. Gainera, emakumezkoen kirolaren aldeko konpromezu handia erakusten dute Patroi Onenenare EITB Saria babestuz".

Euskotren Liga eta Eusko Label Liga EITBn

Telebistaz ez ezik, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian zein Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango dira estropadak. Euskotren Liga Bilbon hasiko da uztailaren 5ean eta abuztuaren 24an amaitu Getarian. Orduan ezagutuko da zein izango den 2025eko Patroi Onenaren EITB Saria jasoko duen patroia.