Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

2020/11/23

13:35

Gaztea Sariak

Bozketa epea

Amaitu da Gaztea Sarien bozketa

EITB

Ostegun honetan, Gaztea Sarien galan jakingo ditugu irabazleen izenak.

  • Gaztea Sariak 2020

    Gaztea Sariak 2020

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaztea Sariak aukeratzeko bozketaren epea bukatu da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!! Emaitzak azaroaren 26an egingo den sari-banaketa galan jakingo ditugu. Bozkatzen duten guztien artean, hainbat patinete elektriko zozkatuko ditugu. Ez ahaztu eta adi egon!

Oraingoz, sari bakarra aurreratu dizuegu: Ibilbide osoari aitortza saria Iñigo Muguruzari emango dio Gazteak aurten. 

Bestalde, bederatzi ataletan bozkatu ahal izan dute entzuleek. Kategoria bakoitzean lau hautagai proposatu ditugu.

Talde edo bakarlari onena atalean daude Belako, Izaro, Zetak eta Gatibu. 

Kantu onena atalean hauek dira proposatutako abestiak: Hegan (Zetak), Aukera (En Tol Sarmiento), Ezpainetan odola (Skakeitan) eta Libre (Izaro) 

Bestalde, Disko onena atalean, Belakoren Plastic drama, Skakeitan taldearen Nola galdu denbora, Zea Mays bilbotarren Atera eta Willis Drummond hirukotearen Zugzwang lanak topatuko ditugu. 

Era berean, Zetak, Xabi Bandini, Belako eta Eñaut Elorrietaren kontzertu formatuek daukate Zuzeneko onenari saria irabazteko aukera. 

Gainera, Bideoklip onenari saria lortzeko, Izaroren Invierno a la vista, Suaren You don't care, Zetak taldearen Pater noster eta Belakoren Tie me up bideoak proposatu ditu Gazteak. 

Talde edo bakarlari berriari saria irabazteko hautagaiak dira Sua talde bizkaitarra; Aguraingo bikotea, Dupla; Bulego pop talde azkoitiarra eta Sara Zozaya musikari donostiarra.

Euskal musika onenaz gain, urteko pertsonaia ere aukeratuko dute aurten Gaztea Sarietan. Hautagaiak honako hauek dira: Itziar Ituño aktorea; Twin Melody, Aitana eta Paula Etxeberria ordiziarrak; Orioko nesken arraun taldea eta "El Conquistador del Caribe" saioko aurtengo irabazle Mikel Perez. 

Urteko ekimen edo fenomenoari saria atalean, Berri Txarrak taldea, Zaporeak proiektu solidarioa, El hoyo filma eta Egunean Behin jokoa proposatu dituzte. 

Aurten, COVID-19aren pandeamiak aurrekaririk gabeko krisi batean murgildu gaitu; hala ere, arteak eta kulturak bere sorkuntza bideari eutsi dio. Horregatik, aurten, ezohiko kategoria bat sortu dute, Konfinamenduko abesti edo bideo onenari saria. Hauexek nabarmendu dira: Zeinen ederra izango den (Zetak); Zurekin batera (ETS); Tiempo ausente (Izaro), eta Harbide zilar bat (Eñaut Elorrieta).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena