Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilaren 4tik 14ra

21. Korrikaren ibilbidea, herriz herri

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak. Iruñea izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Gasteiz, berriz, azkena.

  • 21. Korrika

    21. Korrika

Duela aste batzuk iragarri genuenez, 21. Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra egingo duen ibilbidean.

Hala, "KLIKA" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak udaberriko aurreneko egunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera.

LEHENENGO EGUNA:

Euskararen aldeko ekimenak apirilaren 4an emango ditu lehenengo urratsak Garesen, eta Nafarroan barrena murgilduko da.

BIGARREN EGUNA:

Apirilaren 5ean, Nafarroan jarraituko du Korrikak: Andosilla, Tutera eta Zangoza zeharkatuko ditu, besteak beste.

HIRUGARREN EGUNA:

Hurrengo egunean, Irunberri izango du abiapuntu, eta arratsaldean Iruñera iritsiko da, 16:20 aldera.

LAUGARREN EUNA:

Apirilaren 7an, Ipar Euskal Herrirantz joko du Korrikak, eta beste hiru hiriburutan egingo diote harrera; Donibane Garazi (02:41), Maule (07:10) eta Baiona (17:52), hain zuzen.

BOSGARREN EGUNA:

Astelehenean, Hendaia atzean utzita, Gipuzkoan sartuko da lasterketa. Irun eta Hondarribiatik pasa eta gero, Nafarroan barneratuko da berriz ere.

SEIGARREN EGUNA:

Seigarren egunean, tipi-tapa, Arabara helduko da Korrika, Araiatik. Ondoren, Zalduondon, Agurainen, Dulantzin, Maeztun eta Guardian ibiliko da besteak beste, eguna Argantzonen amaitu arte.

ZAZPIGARREN EGUNA:

Apirilaren 10ean, Arabatik Bizkaiara egingo dute jauzi korrikalariek, Arrankudiagatik Portugaletera, bidean Galdakao, Larrabetzu, Leioa, Urduliz eta beste hainbat herritatik igarota.

ZORTZIGARREN EGUNA:

Zortzigarren egunean Bizkaiko hiriburua izango da ibilbideko jomugetako bat. Izan ere, 11:46an iritsiko da Korrika Bilbora.

BEDERATZIGARREN EGUNA:

Bizkaiko kostaldean hasiko du eguna euskararen aldeko lasterketak, eta goizean goiz Gipuzkoan egingo diote harrera. 16:34an Donostian sartuko da, eta ondoren, Pasaia aldera joango da.

HAMARGARREN EGUNA:

Azkenaurreko egunean, apirilaren 13an, Durangon, Iurretan, Zornotzan, Lemoan, Igorren, Diman eta Artean zabalduko da "KLIKA" mezua.

HAMAIKAGARREN EGUNA:

Bizkaian eta Gipuzkoan ibiliko da lekukoa azken egunean, Gasteizera iritsi arte. Aurreikusitakoaren arabera, 08:22an sartuko da Arabako hiriburuan, eta 12:30ean egingo dute amaierako ekitaldia.



 

KORRIKA, HERRIZ HERRI

Apirilak 4, osteguna

Gares 17:00

Lizarra 18:33

Deikaztelu 20:53

Sesma 22:41

Lodosa 23:33

Apirilak 5, ostirala

Andosilla 1:04

San Adrian 1:22

Azagra 1:58

Milagro 3:31

Cadreita 4:20

Arguedas 5:05

Tutera 6:35

Valtierra 10:40

Alesbes 12:30

Faltzes 14:14

Erriberri 16:27

Tafalla 17:06

Olleta 19:03

Eslaba 20:21

OIbar 21:55

Zangoza 22:36

Apirilak 6, larunbata

Irunberri 00:22

Domeñu 1:15

Nabaskoze 2:54

Espartza 4:51

Jaurrieta 5:49

Garaia 7;27

Garralda 8:07

Oroz betelu 9:04

Agoitz 11:28

Olatz 13:50

Sarriguren 14:05

Mendillori 14:21

Mutiloa 14:35

Iturrama 15:15

Zizur txikia 15:35

Zizur nagusia 15:54

Barañain : 16:11

Iruña: 16:20

Burlata 18:59

Uharte  19:28

Zubiri 20:54

Erro 21:53

Auritz 23:28

Apirilak 7, igandea

Luzaide 1:36

Arnegi 1:59

Donibane Garazi 2:41

Muskildi 6:12

Maule 7:10

Arue 8:57

Donapaleu 10:13

Mehaine 11:38

Izturitze 12:37

Hazparne 13:41

Kanbo 14:31

Uztaritze 16:39

Baiona 17:52

Biarritze 19:47

Bidarte 21:18

Donibane 22:10

Ziburu 22:50

Apirilak 8, astelehena

Hendaia 00:07

Irun 00:42

Hondarribia 00:54

Behobia 02:00

Bera 02:52

Lesaka 03:42

Etxalar 05:09

Sara 7:13

Senpere 08:50

Ezpeleta 09:55

Ainhoa 10:34

Amaiur 12:39

Elizondo 13:22

Irurita 13:46

Narbarte 14:37

Doneztebe 14:57

Zubieta 15:42

Ezkurra 16:57

Leitza 18:05

Lekunberri 19:23

Urritza 20:25

Jausarats 21:17

Erbiti 21:43

Lizaso 22:35

Gelbentzu 22:55

Apirilak 9, asteartea

Zia 00:26

Irurzun 1:01

Hiriberri 1:48

Uharte – Arakil 02:30

Lakuntza 02:59

Etxarri Aranatz 03:50

Bakaiku 4;06

Altsasu 04:45

Araia 06:35

Zalduondo 07:14

Agurain 07:53

Dulantzi 09:36

Maeztu 11:30

Kanpezu 13:00

Ekora 15:10

Guardia 16:55

Samaniego 18:04

Bastida 19:15

Urizaharra 20:47

Trebiño 22:13

Argantzon 23:11

Apirilak 10, asteazkena

Langraitz 00:07

Izarra 02:35

Murgia 03:16

Urduña 05:39

Amurrio 06:11

Laudio 08:17

Arrankudiaga 09:28

Arrigorriaga 10:25

Basauri 10:53

Etxebarri 11:46

Galdakao 12:12

Larrabetzu 13:43

Zamudio 14:38

Loiu 15:20

Erandio 15:49

Leioa 16:54

Urduliz 18:36

Gorliz 19:14

Plentzia 19:39

Sopela 20:24

Getxo 21:16

Santurtzi 22:59

Portugalete 23:35

Apirilak 11, osteguna

Sestao 00:05

Barakaldo 00:31

Trapagaran 01:58

Ortuella 02:30

Muskiz 4:04

Sopuerta 5:09

Galdames 05:32

Zalla 06:57

Balmaseda 07:44

Artzeniaga 08:57

Sodupe 10:33

Alonsotegi 11:31

Bilbo 11:46

Erandio 16:25

Loiu 16:46

Mungia 17:56

Bakio 19:12

Bermeo 20:12

Mundaka 20:59

Gernika-Lumo 22:11

Arteaga 23:29

Apirilak 12, ostirala

Ibarrangelu 00:04

Ea 00:28

Lekeitio 01:32

Aulesti 03:15

Markina 03:34

Ondarroa 05:06

Mutriku 06:00

Mendaro 07:04

Elgoibar 07:36

Azkoitia 08:59

Azpeitia 09:36

Zestoa 10:35

Zumaia 11:33

Getaria 12:27

Zarautz 13:00

Orio 13:47

Usurbil 14:30

Lasarte 15:33

Donostia 16:34

Pasai antxo 21:11

Pasai Donibane 22:33

Orereta 22:52

Oiartzun 23:48

Apirilak 13, larunbata

Astigarraga 01:02

Hernani 01:24

Urnieta 02:03

Andoain 02:26

Tolosa 04:22

Legorreta 6:03

Ordizia 06:29

Idiazabal 07:54

Mutiloa 9:01

Zumarraga 10:25

Legazpi 10:57

Oñati 12:13

Bergara 13:31

Eibar 14:55

Ermua 15:39

Berriz 16:35

Elorrio 16:56

Abadiño 18:20

Durango 18:55

Iurreta 19:37

Zornotza 20:05

Lemoa 21:11

Igorre 21:49

Dima 22:20

Artea 23:13

Apirilak 14, igandea

Zeanuri 00:00

Otxandio 01:08

Aramaio 02:09

Arrasate 03:38

Aretxabaleta 04:27

Eskoriatza 04:42

Leintz Gatzaga 05:30

Legutio 06:09

Urbina 07:05

Erretana 07:54

Durana 08:15

Gasteiz 08:22

AMAIERA gasteiz 12:30