Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

1980tik 2017ra

Korrikaren abestiak, urtez urte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

1980tik 2017ra hogei kantu izan ditu Korrikak. Urte bakoitzean egile ezberdin batek egin ditu abesti horiek.

  • Korrikaren abestiak, urtez urte

    Korrikaren abestiak, urtez urteKorrikaren abestiak, urtez urte

Korrikak martxoaren 30ean emango ditu Otxandion lehenengo urratsak, eta apirilaren 9an bukatu da Iruñean.

Dagoeneko aurkeztu dituzte 20. Korrikaren abestia eta bideoklipa. Xabier Zabala da kantuaren egilea, eta Izaro, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Petti abeslariek, Jarauta 69 txarangak eta Oreka TX taldeak hartu dute parte Uxue Alberdiren hitzekin egindako bideoan.

Urteen joan-etorrian asko izan dira Korrikaren abestiak kantatu dituzten euskaltzaleak. Horregatik, lehenengo Korrikatik hogeigarrenera entzun diren abestien errepasoa egin dugu:

1.KORRIKA (1980): "Korrika 1", Xabier Amuriza

Entzun kantua

2.KORRIKA (1982): "Korrika 2", Akelarre

Entzun kantua

3.KORRIKA (1983): "Korrika 3", Egan

Entzun kantua

4.KORRIKA (1985): "Korrika 4", Lontxo Aburuza

Entzun kantua

5.KORRIKA (1987): "Korrika 5", Oskorri

Entzun kantua

6.KORRIKA (1989): Xanti eta Maider, "Gu AEK-koak gara"

Entzun kantua

7.KORRIKA (1991): "Korrika 7", Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe

Entzun kantua

8.KORRIKA (1993): Tapia eta Leturia, "Aide, Korrika"

Entzun kantua

9.KORRIKA (1995): Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera, "Bizi ganoraz"

Entzun kantua

10. KORRIKA (1997): Gozategi, "Euskal Herria Korrika"

Entzun kantua

11.KORRIKA (1999): Joxe Ripiau, "1 eta 1"

Entzun kantua

12.KORRIKA (2001): Fermin Muguruza, "Big Beñat"

Entzun kantua

13.KORRIKA (2003): Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, "Gero bat gaurdanik"

Entzun kantua

14.KORRIKA (2005): Afrika Bibang, "Ni ere bai"

Entzun kantua

15.KORRIKA (2007): Niko Etxart eta El Drogas, "Heldu"

Entzun kantua

16.KORRIKA (2009): Betagarri, "Ongi etorri, lagun!"

Entzun kantua

17.KORRIKA (2011): Gose, "Euskalakari"

Entzun kantua

18.KORRIKA (2013): Esne Beltza, "Bagoaz!"

Entzun kantua

19. KORRIKA (2015): "Denok Korrikara"

Entzun kantua

20. KORRIKA (2017): Xabier Zabala, "Zirkorrika"

Entzun kantua

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena