Albisteak
Uztailak 21 eta 22
Azkena Rock jaialdiaren doinuak Ama Zuriaren plazara iritsiko dira
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Tami Neilson eta Danny & The Champions of the World zuzenean arituko dira Ama Zuriaren Plazan, doan.
-
Tami Neilson Azkena 2019
Aurten ere Ama Zuriaren plaza girotuko du Azkena Rock Festival jaialdiak, doako hainbat kontzertu antolatuta. Hala, Mendizabalako zati bat hiriaren erdigunera eramango du antolakuntzak, ekainaren 21eko eta 22ko eguerdiak girotzeko.
Lehen kontzertua Tami Neilsonek ("soul, rockabilly, blues eta country nahasketa") emango du ostiralean; bigarrena, berriz, larunbatean, Danny and the Champions of The Wold taldeak ("country, folk, bluegrassm gospel eta Rhythm and blues").
Arratsaldean, Mendizabalan izango da festa nagusia: Stray Cats, The B-52s, Blackberry Smoke, Glassjaw eta Lucero ostiralean, eta Wilco, The Cult, Tesla, Melvins, Corrosion of Conformity eta Phil Anselmo & The Illegals larunbatean.