Itxi

Musika

Ekainak 20 eta 21

Stray Cats, Tesla eta Blackberry Smoke, Azkena Rock jaialdira

eitb.eus

Rockabilly taldea Gasteizen ekainaren 20 eta 21ean egingo duten jaialdiko kartelburua izango da.

  • Jaialdiko kartelburu izango da rockabilly hirukotea. Argazkia: Masao Nakagami.

    Jaialdiko kartelburu izango da rockabilly hirukotea. Argazkia: Masao Nakagami.

Stray Cats talde mitikoa izango da Azkena Rock jaialdiko kartelburuetako bat. 25 urte geroagoa diskoa atera, eta 40. urteurrenaren biraren barruan iritsiko da rockabilly taldea Arabako hiriburura.

Wilco jada iragarrita zegoen taldeaz eta Stray Catsez gain, talde hauek egongo dira Gasteizen ekainaren 21 eta 22an egingo duten jaialdian: Tesla, Blackberry Smoke, The Living End, Lucero, Morgan, Starcrawler, Unsane, Tropical Fuck Storm, Giante eta Outgravity.

Stray Catsen sorreraren 40. urteurrenean, Brian Setzer, Lee Rocker eta Silm Jim Phantom berriz batu dira, eta Espainiako Estatuan Gasteizen soilik joko dute.

Horiez gain, antolatzaileek iragarri dute jaialdian egongo direla Tesla hard rock taldea, Blackberry Smoke AEBko hegoaldeko rocka egiten duen taldea, The Living End, Lucero, Morgan madrildarrak, Starcrawler, Unsane, Tropical Fuck Storm eta Giante eta Outgravity arabarrak.

Bi egunetarako bonuak 96,50 euroan salgai daude, hamar euro gehiagoan, Mendizabalan kanpatzeko aukera eduki nahi izanez gero.