Itxi

Musika

Ekainak 20-21

The B-52s eta Phil Anselmo, Panteraren kantuak jotzen, Azkena Rock jaialdian

eitb.eus

The B-52s kartelburu izango da, Wilcorekin eta Stray Catsekin batera, eta Deadland Ritual, Corrosion of Conformity, Glassjaw eta Meat Puppets ere izango dira Gasteizen.

  • The B-52's

    The B-52's kartelburu izango da. Argazkia: Joseph Cultice.

Azkena Rock jaialdiak iragarri duenez, The B-52s Gasteizen izango da, 40. urteurrena betetzen duela eta Europan egingo duen azken biran, kartelburu mailan, aurretik iragarritako Stray Cats eta Wilco taldeekin batera. Horiekin izango dira Deadland Ritual supertalde berria (Geezer Butler Black Sabbathekoa, Matt Sorum Guns N’ Roseseko kide ohia…); Philip H. Anselmo & The Illegalds Panteraren, abeslariaren talde zaharraren, kantuak jotzen; Corrosion of Conformity ‘Deliverance’ diskoaren 25. urteurrena ospatzeko; Glassjaw; eta Meat Puppets, jatorrizko formazioarekin.

Azkena Rock jaialdiaren 18. edizioa 2019ko ekainaren 21ean eta 22an egingo dute, Gasteizen, eta antolatzaileek egun bakoitzeko programazioa ere iragarri dute gaurko oharrean.

Ostirala, ekainak 21
STRAY CATS/ THE B-52S/ DEADLAND RITUAL/ BLACKBERRY SMOKE/ GLASSJAW/ THE LIVING END/ LUCERO/ INGLORIOUS/ TROPICAL FUCK STORM/ THE HILLBILLY MOON EXPLOSION/ SURFBORT/ MICKY & THE BUZZ/ GIANTE…

Trashville: BLIND RAGE & VIOLENCE/ THE CHEATING HEARTS/ DOLLAR BILL & HIS ONE MAN BAND/ LOS DUQUES DE MONTERREY

Larunbata, ekainak 22

WILCO/ TESLA/ PHILIP H. ANSELMO & THE ILLEGALS/ CORROSION OF CONFORMITY/ MEAT PUPPETS/ MORGAN/ UNSANE/ STARCRAWLER/ GARBAYO/ OUTGRAVITY...

Trashville: LOS TORONTOS/ PUSSYCAT & THE DIRTY JOHNSONS/ THE COURETTES/ DEADBEATZ

Bonuek 126,5 euroko prezioa dute (hamar gehiago, kanpatzeko aukerarekin), eta eguneko sarrerek 71 eurokoa.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena