Gaztea
ZEID Fest
B. F. | EITB Media
Jaialdia apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Luna Kirekin batera, Tanxugueiras, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo eta Sua izango dira oholtza gainean.
Luna Ki. Argazkia: @lunaki69
ZEID Fest (Zeinen Ederra Izango Den Fest) apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Kartelean, iragarri berri duten Luna Ki, Tanxugueiras, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Adrianna Gaultier, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Sua.
Musikaren munduan urteak daramatzan arren, Luna Kiren ospea erabat puztu da azken hilabeteetan. Izan ere, Benidorm Festen lehiatzeko sailkatu zen artista, baina ez zen iritsi lehiaketako oholtzan abestera. Hautagaitza aurkeztu eta gutxira, lehiaketatik aldendu behar izan zuen Eurovisionek ez duelako Autotunea (ahotsa eraldatzeko programa informatikoa) baimentzen.
Artistak komunikatu bidez jakitera eman zuenez, Autotunea "ezinbestekoa" da Luna Kiren obran eta ez du onartuko Voy a morir abestian eraldaketarik egitea. Horregatik, Benidorm Festetik kanpo gelditzeko erabakia hartu zuen.
Erabakiak eztabaida sortu du musikaren munduan. Izan ere, artisten ahotsa ez diren beste hainbat ezaugarri baloratzen dira Eurovisionen, eta askok ez dute bidezko ikusten lehiaketak egungo musikan barra-barra erabiltzen diren tresnak debekatzea.
ZEID Festeko sarrerak salgai daude jada, hemen. 28 euro balio dute online eskuratuz gero, eta 35 bertan erosita.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.