cerrar buscador

17:05

Bilbo

Lapurreta

Arma bat zeraman gizon batek lapurreta egin du Bilboko banku batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Miribillan gertatu da, eta lapurrak ostutako diruarekin ihes egitea lortu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arma bat zeraman gizonezko batek lapurreta egin du gaur goizean Bilboko banketxe batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lapurreta 10:30ean jazo da, Miribilla auzoan. Ordu horretan, arma labur bat (pistola bat segur aski) zeraman gizon bat sukurtsalean sartu da, eta bertako langileei mehatxu egin ondoren, ihes egin du lapurtutako diruarekin.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu dute, baina oraindik ez dute topatu lapurra.

Iruzkinak