Bilbo
Hirigintza plan berria
eitb.eus
Inguru horretan igerilekuak ere egingo dituzte, itsasadarraren ertzean.
Bilboko transformazioak aurrera jarraituko du hurrengo bi hamarkadetan, Hirigintza Plan berriaren arabera.
Plan horrek 1995etik indarrean dagoena ordezkatuko du, eta herritarren ekarpenak jasotzeko irekita dago.
Plan berrian, goitik behera erreformatuko dituzte egun potentzial handien duten guneak, hala nola Olabeaga, Errekalde eta Atxuri.
Udalak aurkeztutako proposamen zehatzen artean, Juan Mari Aburto alkateak iaz iradoki zuen ideia bat dago: Bilbon hondartza bat sortzea. Plan berriaren arabera, Elorrietan sortuko dute.
Inguru hori, hain justu, erabat zaharberrituko dute. Hondartza ez ezik, igerilekuak ere sortuko dituzte itsasadarrean bertan, eta oinezkoentzako zubi bat eraikiko dute, Punta Zorrotzarekin lotzeko, eta San Inazion parke bat egingo dute.
Horrela, Bilbo ez da salbuespena izango nazioartean. Izan ere, Parisek ere hondartza bat sortzen du urtero, uda garaian, Sena ibaiaren eskuin ertzean.
Hirigintza Planari buruzko iritziak eta ekarpenak emateko epea irailean abiatuko da, eta 2017an bukatu. Helburua, hiria hurrengo hamarkadetan nola izango den erabakitzea.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa