Bilbo
Bilbo
Agentziak | Erredakzioa
Espazio publikoen guneetarako bideratutako 389.654 metro koadroak urbanizatzeko proiektuaren lehen fasea onartu du Bilboko Udalak.
Bideoak (1)
Bilboko itxura berriro ere aldatuko duen proiektuaren lehen fasea onartu du gaur Udalak, hau da, Zorrotzaurreren urbanizazioarena. Batez ere espazio libre zein bide publikoei eta oinezko espazioei bideratutako eremua da lehendabizi atonduko dutena. Udalaren hitzetan, oinezkoek, txirrindulariek eta ibaiak protagonismo berezia edukiko dute.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, "proiektuaren azken fasea 2017ko urtarrilean" onartzea espero dute.
Gaur onetsi dutena 1. Exekuzio Unitateko Urbanizazio Proiektua da (bi fasetan banatu da), eta 66 milioiko aurrekontua du.
Lehen fase honetan, 389.654 metro koadro atonduko dituzte, hiru eremutan banatuak: Deustuko kanalaren eskuinaldea, San Inaziotik Botika Zaharreraino doana, Hegoaldeko Muturra Artiachen erakin zaharreraino heltzen dena; eta Ipar Muturra, Udal garabiaren gordailutik Zorrotzaurreko amaierara doana.
Oinezkoak, txirrindulariak eta Ibaia bera, protagonista
Udaleko arduradunen hitzetan, Zorrotzaurre, batik bat, "oinezkoentzako eta ziklistentzako eremua" izango da, batez ere, urbazterretan. Oinezkoak eta ziklistak batera joango diren ibarreko pasealekuez gain, bidegorria egongo da Frank Gehry zubia erdiko etorbidearen bidez San Inaziokoarekin lotzeko.
Tranbia erdiko etorbidean zehar ibiliko da, Bilbobusekin bide-plataforma partekatuta, garraio-sistema publikoa bermatzeko eta Bilboren gainerako auzoekin lotzeko.
Etorkizuneko irlaren berezitasun topografikoak tarteko, Bilboko hiri sarean ez ohikoa den ponpa bidezko saneamendu sistema martxan jarri beharko dute, baita zabalduko diren kaleetan urak gainezka ez egiteko kotara heltzeko bete-lanak egitea, ekaitzetarako tankeak bertako ura batu, gorde eta bere berrerabilpenerako eta hiri-hondakin solidoen (HHS) bilketa pneumatikoa.
Zorrotzaurre auzoa itxuraldatzeko lanon bidez, industriagune zahar hori Ibaizabal ibaian zehar "Bilbora heltzeko atari" bihurtuko da. Zahah Hadid arkitekto ingeles eta irakiar ospetsuak bere garaian egindako proiektua oinarri hartuta, ia 838.781 metro koadroko azalera duen eremua berrantolatuko du Udalak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa