Itxi

Bilbo

SUTEA

Gizonezko bat zauritu da Bilbon, sute batean kea arnastuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elexabarri kaleko etxebizitza batean piztu da sua, gaur goizaldean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Gizon bat ospitalera eraman dute, gaur goizaldean, Bilbon izandako sute batean, kea arnastuta. Elexabarri kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Ondorioz, kea inguruko etxeetara zabaldu da, eta kalteak eragin ditu. Hainbat bizilagun kanpora atera dituzte, sua erabat itzali arte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 03:20 inguruan piztu da sua, eraikin bateko laugarren solairuan. Suhiltzailek eta larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira.

Sua piztu den etxean gizonezko bat zegoen, eta ospitalera eraman dute, kea arnastuta. Beste hainbat bizilagun eraikinaren kanpoaldean bertan artatu dituzte larrialdi zerbitzuetako langileek.

Ertzaintzaren arabera, kalte material handiak eragin ditu suak. Oraingoz, ez dakite nola piztu den.

nola piztu den.