cerrar buscador

17:49

Bilbo

EHU

Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendari berriz

eitb.eus

Amezuak esperientzia luzea du Unibertsitateko kudeaketan, Eskolan bertan eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldean ere.

  • Argazkia: Bilboko Ingeniaritza Eskola

    Argazkia: Bilboko Ingeniaritza Eskola

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Enrique Amezua San Martin Ingeniaritza Mekaniko Saileko katedraduna aukeratu dute EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendari datozen lau urteetarako.

Amezuak esperientzia luzea du Unibertsitateko kudeaketan, Eskolan bertan eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldean ere, Antolakuntza Akademiko errektoreorde izan baitzen.

Azken urteetan titulazioak Goi Hezkuntzako Espazio Europarrera egokitzeko eta graduen akreditazioa berriztatzeko egin behar izan den lanaren ondoren, zuzendaritza talde berria 2020ra arteko Plan Estrategikoa gauzatzeko prozesuan murgilduko da.

Plan horretan lehentasuna izango duten alderdietako bi Nazioarteko Harremanak eta enpresa ingurunearekin izan beharreko harremana izango dira.

Iruzkinak