Bilbo
Ostalaritza
Bilboko La Granja jatetxe historikoa itxi dute
Erredakzioa
Ixtea ezustean etorri da, Helvetia Seguros konpainiak inbertsio funts bati saldu baitio eraikina, 7,5 milioi euroren truke.
-
Argazkia: Facebook La Granja
Bilboko La Granja jatetxe historikoa, Bizkaiko ostalaritzaren ikurretako bat, itxi dute asteazken honetan, zabalik 90 urte eman ostean, ETBk jakinarazi duenez.
Ixtea ezustean etorri da, Helvetia Seguros konpainiak inbertsio funts bati saldu baitio eraikina, 7,5 milioi euroren truke.
Jatetxea kudeatzen duen Garmendia sendiak (Cafe Iruña mitikoa ere kudeatzen du) atzo jakinarazi zien itxiera establezimenduko 8 langileei, eta Iruña taldeko beste lokal batzuetan lana ematen saiatuko direla esan zien.
La Granja 1926ko uztailaren 31n inauguratu zuten, "Frantziako kafe handien tankerara".
Argazkia: Facebook La Granja