Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Emakumeen kontrako indarkeria

Konpartsek Aste Nagusian izandako eraso matxistak salatu dituzte

Erredakzioa

Biktimei txosnetara gerturatzeko deia egin die Itziar Villafañez Bilboko konpartsetako bozeramaileak.

  • Konpartsek Aste Nagusian izandako eraso matxistak salatu dituzte. Argazkia: eitb.com

    Konpartsek Aste Nagusian izandako eraso matxistak salatu dituzte. Argazkia: eitb.com

Bilboko konpartsek salatu dutenez, eraso matxistak izan dira 2013ko Aste Nagusian, eta babes bila txosnetara gerturatzeko eskatu die Itziar Villafañez Bilboko konpartsetako bozeramaileak sexu-ukitu eta "lekuz kanpoko" jarrerak pairatzen dituzten pertsonei.

Europa press albiste agentziari eskainitako adierazpenen arabera, Bilboko konpartsek ez dituzte jarrera matxistak onartzen eta jarrera aktiboa izateko eskatu die herritarrei.

Jaietan errepikatu ohi den arazo bat da eta "sexu ukitu eta tokiz kanpoko jarrerak gertatzen ari dira", Bilboko konpartsen arabera. Emakumeak gogaitzen dituzten pertsonak kanporatu egiten dituztela gaineratu dute Bilboko konpartsek.

"Askotan zaila da salaketa jartzea edo pertsona horiek geldiaraztea, baina behintzat erasoa gehiagora ez joateko neurriak hartzen ditugu", Itziar Villafañezen esanetan.

Edonola ere, Aste Nagusiko ekitaldietan jende asko parte hartzen ari dela nabarmendu du. "Jaiak gozatu nahi ditugula argi geratu da", gaineratu du.