cerrar buscador

13:12

Bilboko Aste Nagusia

Bilbon

400 udaltzain arduratuko dira 2014ko Aste Nagusiko segurtasunaz

Erredakzioa

Bilboko jaiak abuztuaren 16an hasiko dira, eta zortzi egunez luzatuko dira, 24ra arte.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udaltzaingoak segurtasun operatibo berezia antolatu du Aste Nagusia 2014rako (abuztuak 16-24). 400 udaltzain inguruk zainduko dute hiria, txandaka eta eguneko 24 orduetan. Batik bat, jende gehien ibiliko den guneak zainduko dituzte. Herritarren segurtasunerako ohiko patruilak honako puntu hauetan indartuko dira: Areatzan, Plaza Biribilan, Campo Volantin eta inguruak, Etxebarria parkeko barraketan, Abandoibarrako eta Europa parkeko kontzertu-lekuetan, zezen-plazan, Indautxun eta Moyua plazan, etab.

Urtero legez, Bilboko Udaleko hainbat Sail eta zerbitzutan (Jaiak, Kultura, Zirkulazioa eta Garraioak, Segurtasuna, Osasuna eta Kontsumoa, Obrak eta Zerbitzuak, Hirigintza eta Ingurumena...) modu koordinatuan lan egingo dute jaiak behar bezala ospatzeko aukera egon dadin.

Zirkulazioan, eragina

Egitarauan dauden ekimen batzuek eragina izango dute zirkulazioan: besteak beste, Balearen desfileak, abuztuaren 17an (igandea) 18:00etatik 20:45era arte; Aste Nagusiko Hiri Krossak, abuztuaren 22ko (ostirala) 17:30etik; eta Goitibera-lasterketak, abuztuaren 23an (larunbata), 11:00etatik 14:00etara arte.

Horrez gain, poliziak kalez jantzitako hogei agente jarriko ditu jai-esparruan. "Iker" izeneko unitate honetako agenteek oinez eta inkognitoz lan egingo dute, diru-zorroen lapurretei eta borrokei eta ordena publikoa alda dezaketen bestelako ekintzei aurrea hartzeko.

Zentro Medikoa, Abandon

Jaietarako esparruan osasun-larrialdiak artatzeko Zentro Mediko Aurreratu bat egongo da. Zentroa Abandoko geltokiko behealdean kokatuko da, Hurtado Ametzagaranzko tunelean, geltoki horren atzeko plazaren ondoan. Hiru anbulantzia izango ditu zerbitzuak –horietariko bat erizaintza zerbitzua barne-, osasun-teknikariak eta medikuak, jende gehien dabilen orduetan.

Iruzkinak