Bilboko Aste Nagusia
Balantzea
agentziak | erredakzioa
Udalaren jokabidea txalotu dute, eta udal-gobernu berriak “jai eredua baloratzen eta babesten” duela adierazi du.
Albisteak (3)
Bilboko konpartsek azpimarratu dute Aste Nagusiko jaietan "giro aparta" egon dela, nahiz eta "eraso matxista batzuk" alde negatiboa jarri.
Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren balantzea aurkeztu dute gaur, eta orokorrean "arrakastatsua" izan dela adierazi dute.
Alde positiboan, Zazpikaleetan eta txosnetan egunez egon den "giro aparta" goraipatu dute.
Zoritxarrez, alde txarra ere aitortu dute, eta jai gunean izandako "eraso matxistak oso gogorrak" izan direla gaitzetsi dute.
Izan ere, konpartsek hainbat protesta ekitaldi egin dituzte, jai egunetan izandako eraso sexistak salatzeko.
"Ditugun protokoloek gainez egin dute bizi dugun egoera larria ikusita; beraz, bestelako baliabideak aztertu beharko genituzkeela iritzi diogu", ondorioztatu dute konpartsek.
Udalaren jokabidea txalotu dute, eta udal-gobernu berriak "jai eredua baloratzen eta babesten" duela adierazi du.
Hobetzeko gauzen arten, konpartsek gogorarazi dute "neskentzako komun gutxiegi" dagoela, eta aspalditik datorren arazo bat dela.
Datorren urteari begira, konpartsek aurreratu dute gogoeta egingo dutela hurrengo jaien data aldaketaren inguruan.
g>ren inguruan.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa