Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Bilbo

Marijaia erreta, bukatu da 2015eko Bilboko Aste Nagusia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurtengo txupinera eta pregoilariarekin batera Bilboko itsasadarrean ibilbidea egin ostean, Marijaiak agur esan die bilbotarrei.

02:20

Marijaia erreta, bilbotarren agur esan die 2015eko Bilboko Aste Nagusiari. Bilboko itsasadarraren bi bazterretan milaka lagun elkartu dira Bilboko jaietako ikurra denari azken agurra emateko.

Aurrez, Marijaiak Bilboko itsasadarretik ohiko ibilbidea egin du Oihana Pascual aurtengo txupinerarekin eta Gurutze Beitia pregoilariarekin batera.

Areatzako Zubiraino heldu ondoren, Udaletxeko Zubira itzuli dira eta orduan pregoilariak azken hitzak egin ditu, azken txupina bota dute eta Marijaia sugarren artean erre aurretik.

Gurutze Beitiak diosalako pregoia hasi bezala amaitu du amaierako pregoia, hots, sexu-erasoei keinu eginez: "Ezetz da ezetz". Ondoren, egun hauetan jaia barrutik ezagutzeko parada izan duela azpimarratu du eta amaieran esker oneko hitzak izan ditu, Oihana Pascuali aipamen berezia eginez.

Pirotecnia Valencianak irabazi du Su Artifizialen XXV. Lehiaketa

Pirotecnia Valencianak Bilboko Su Artifizialen XXV. Lehiaketa irabazi du. Enpresa horrek botatako suek sute txikia eragin zuten inguruko landa batzuetan joan den igandean, abuztuaren 23an, alegia.