Bilboko Aste Nagusia
Palmaresa
Pirotecnia Valencianak irabazi du Su Artifizialen XXV. Lehiaketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Enpresa horrek botatako suek sute txiki eragin zuten inguruko landa batzuetan joan den igandean, abuztuaren 23an, alegia.
-
Su artifizialek bilbotarrak liluratu dituzte gauero. Argazkia: EiTB
Pirotecnia Valencianak Bilboko Su Artifizialen XXV. Lehiaketa irabazi du. Enpresa horrek botatako suek sute txikia eragin zuten inguruko landa batzuetan joan den igandean, abuztuaren 23an, alegia.
Epaimahakideen erabakia jakinarazteko gaur eguerdian izandako ekitaldian parte hartu du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta Pirotecnia Valencianaren ordezkari Aurora Crespori eman dio golardoa.
Bilboko Aste Nagusiaren harian egindako lehiaketa izan da, abuztuaren 22 eta 28 bitartean egin dute, eta hainbat herrialdetako pirotekniek parte hartu dute, hala nola, Frantzia, Alemania, Italia, Bartzelona, Castelló, Valentzia eta Toledo.
Aburtok joan den igandeko suteari aipamena egin dio, eta suteak "artifizialak bakarrik izatea" nahi duela esan du.
Ustez su artifizialetatik eroritako txinparta batek eragin zuen sutea Bilboko Gas Plaza ondoko sasitzan. Gaur hartan zebilen hego haizeak sugarrak zabaltzen lagundu zuen, baina suhiltzaileek berehala itzali zituzten.
Guztira, 3,8 hektarea erre ziren, eta sei barrakei behin-behineko itxiera ezarri zieten. Gainera, lagun bat zauritu zen, kea arnastuta.